lunes, 3 de octubre de 2011

BLOGEN IRITZIA

Hiru blog aztertu ditugu: Euskal Jakintza, Fourth of ESO eta Learn around Europe. Hala ere, ez dugu denbora askorik izan ondo baloratzeko.

Itxuraren aldetik gehien gustatu zaiguna Euskal Jakintza izenekoa da: beti plantilla bera mantentzen du, estetika mordenoa...; besteak, ordea, askoz sinpleagoak edo oinarrizkoagoak iruditu zaizkigu.

Edukien aldetik, Euskal Jakintza ere aukeratu dugu hoberena bezala, oso beteak baitira, nahiz eta besteak ere onak diren. Fourth of ESO bloga, berriz, oso zehatza da eta, beraz, oso erabilgarria eduki jakin batzuetarako.

Egitura teknikoari dagokionez, azkenik, interesgarriena Learn around Europe aukeratu dugu, esteken interkonexioa oso egokia delako informazioa modu eraginkorrean erabiltzeko.

Denak dira egokiak, besterik ez bada blog bat sortu eta erabiltzen saiatu direlako.

Itziar eta Aitor.